2009/01/20

Betetzeko zulorik ez balego...


Eguna joaten zaio liburutegiko lau pareten artean. Azterketa garaian ere, esertzeko lekurik ia izaten ez denean, hantxe pasatzen du eguna berak. Egunkari bat hartu, goitik bera irakurri (ziurrenik orriladearen zenbakia ere bai), eta beste baten bila joaten da.



Gaztetan irakurtzerik izan ez zuen guztia, hil baino lehen irakurri nahi duela dirudi, konpultsiboki, badaezpada ere, zerbait gertatzen bazaio. Eta kanpaiak entzuten dira, aldameneko elizakoak; "gaur ere joan zaigu baten bat" pentsatzen du berak tristuraz. 

Arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera itxi dut, gaur ere, liburutegia. Egunkari zaharregietan begira hasi naiz, aspaldiko berriak oraintxe bertan sortutakoak diruditela pentsatuz (horixe du gure munduak), eta konturatu naiz zulo bat dagoela egunkari guztietan, leku berean, eskelen atalean. 

Hiltzeari beldurra diogula dio zenbaitek. 

Liburutegiko agureak bera hiltzen den egunean jada irakurtzeko egunkaririk geratuko ez denaren beldurra du.

Badaki utziko duen zulorik handiena egunkari bakoitzean egindakoa dela; bere eskelak beteko duena.

1 comentari:

Imanol ha dit...

UF! Batzutan ez deu apreziatzen gaztetasune. Agurea izan ta edozein momentutan hiltzeko beldur hoi...edo hiltzea baño okerro: gaixo jarri ta zure azken egunerarte ohen eongo zeala jakin...

Ei, nola in dezu nere blogeko "jarraitzaile" iteko?