2006/10/21

bizitzaren bueltak


Helduen ahotan hamaika aldiz entzun izan dugu. Bizitzak buelta asko ematen omen ditu. Ez dakit jada zahartzen hasi ote naizen, edo neguaren gertutasunak arima ilundu didan, baina zinez, bizitzak hamaika buelta ematen ditu. Egunez egun, hilabetez hilabete, desiratu dugun hori, ametsetan soilik egin zitekeen errealitate, eta geure buruari ere ukatzen genion geure barrenak zuen gogo bakar hori. Ez zirudien bizitza asko aldatuko zitzaigunik, pentsamenduekin gehiegi jolastu genuen agian, samina barneratu genuen apika. Ahantzi genuen, erraietako min hura, azaldu ezin daitekeen hori; edo ahantzi genuela sinistarazi nahi genion geure buruari.


Norabidea galdu genuen ordea, norabidea, zentzua, izena, izana. Arima ez baitzen ezer bere ahotsaren kilimak belarri ondoan somatu gabe, bere begiek ez bazuten eneetara so egiten, azalaren bestaldean berearen ikutua ez bazuen sentitzen... ez ginen ezer bera gabe. Eta bizitzaren jira-bira horietako batean, inoizko itxaropen bilakatu zen hura, gure besoetan genuen, guri begira, bere ahotsak azalean kilimak egiten zizkigularik...

Pentsamenduekin gehiegi jolastetik, pentsamendu bakar bat izatera. Bizitzak ematen dituen bueltak...

1 comentari:

timidez verde ha dit...

kasuaitatez aurkitu dut zure bloga ta asko gustatu zait idatzi duzuna. Ni ere Gasteizen ikasi dut filologia hispanikoa. Nire bloga interesik baduzu. kilimak, blogspot. muxu