2006/03/30

Korapiloak


Egun bat gehiago bere falta somatuaz. Egun bat gehiago, bere alboan nintzena ez naizelarik. Korapiloak omen dira bizitzaren gako bakarra, bat askatu eta beste batera lotzen omen gara, eta korapiloz gaude osatuak. Askatu nahia eta ezina da ordea bizitzaren borroka. Arimaren oihuak, marruak, amaigabeak lirateke korapilorik ez balego, beldurrik ez balego, lotsarik ez balego. Baina, nola ulretu bizitza lotsarik gabe, beldurrik gabe, korapilorik gabe? Ene barneko oihuak itzal hutsalek entzun beharko dituzte; bere belarrira xuxurlatuko nituzkeen hitz goxoak berriz, airean galduko dira, doinu gozoren baten notekin nahastuz, eta are politago bilakatu, ezinezkoa badirudi ere.

...egun bat gehiago itxaron beharko, oinazearen korapiloa askatuko denaren itxaropenez, iragana berriro azalean sentitzeko...

1 comentari:

tolosaldetik etorri gera... ha dit...

zaila da gauzak ulertzea lotsarik gabe, baina gure barneko sentimenduak aska ezinak diren arren adierazi egin behar ditugu atzean utziz lotsa eta beldurra, ez baidakigu zer gertatuko den gerora, ezer egin gabe gelditu ezgero badakigu zer dugun baina ekintza bat burutu ondoren zer izango dugun hori inork ez dakit, lotsari aurre egin behar diogu, iraganera pasa baidaiteke orain duguna, ez atzera begiratu, ez gerora! orain momentuan sentitzen duzuna egin zer gertatuko denaren beldurrik gabe, gu elkar ulertzeko hitzak baitira altxor eta horiek baditugu zergatik ez erabili, lotsatu egin behar al gara ba sentitzen duguna adieraztean? guztiok ez gara berdinak, ez ditugu sentimendu berak, baina horrek egiten gaitu berezi, beraz badakizu adieraz ezazu pentsatzen duzuna momentuan, agian segundu bat pasa eta gero, berandu izango da eta!!!!!!