2008/11/28

Zuzenak ez-politikoki


Postariarekin maitemindu zelako

bere maiterik maiteenaren eskutitzaren zain

gau eta egun zirauen hura.


Eleberriko protagonista fiktizioarekin maitemindu zelako

idazlea bere maitasun platonikoa zuelako

liburua erosi zuen hura.


Apaizarekin maitemindu zelako

senarrarekin zituen arazoak

konfesioetan kontatzen zituen emakume hura.


Bederatzi hilabeteko gizentze etengabea

utzi zion kabroi harekin maiteminduta jarraitzen duelako

Mikelen neskalagunak.


Oraindik ere gauero oroitzen delako

arratsaldeko, 7:30ak aldera, egongelan,

jipoitzeko itxaroten zion harekin.


Plagioa egin duen abeslaria

plagiatuaren saminaz oroitzen delako kontzerturo,

abestiko lehen hiru akordeetan.

(eta maite du plagiatua)


Euskalari bat

arkeologo batekin maitemindu delako

Iruña-Veleiako istiluez eztabaidan zihardutela.







Gizakiok badugulako politikoki zuzena deituaren aurka joateko halako erraztasun bat, mende erdiaren bueltara iritsi eta halaz ere masailak malkotan itoko zaizkigula dakigun arren. Eta EHko neskatxen ehuneko altu batek Efren delako hilehoriaren argazkiak karpetan itsasten dihardu Soraya delako neska gaztea "maite" omen duelako.


Inozoak gu...



























































(Ez isildu, izan zuzenak ez-politikoki...)

2 comentaris:

Anònim ha dit...

"iñozoak gu..." Ba al da baina zerbait bihotz iñozo batek baino indar gehiago duenik?

Iñuxente egunak urteko beste 364 (bale, edo 365...) egunetan zer gean gogorarazten digulako, izan iñozo!!! Earra da ta oso! (Horrekin ez det esan nahi Soraya maite detenik eh!)

d.e: berdiña esatet blog honegatik. Lastima ni honea ezin egokitzia hain errex zu gurea bezela, bestela iruzkin dotore asko bat idatziko nuke, baño no es lo mio... Hemendik aurrea beti bertsotan, hobeto moldatze gea ta hortan! (nahi gabe rimatzet askotan...)

Ondo izan!

Anònim ha dit...

oso ona itze, gustau zait. Virginiak irabazi bar zon (bueno Aliciak), kontua politikoki ez-zuzena izatea da edo zuei pixkat kontraria eramatea.

Halare nik uste konfesionarioan apaizakin enkoñatu zana bezela, Emmare efrenekin enamoratu zala.

Hemen danok gea politikoki ez-zuzenak, edo ez-politikoki zuzenak edo besterik gabe oso okerrak eta erremediorik gabeak.