Ez da maizegi gertatzen. Ia inoiz ez da gertatzen azkenaldian. Bankua eta telefono konpainia; bat- batean Benidorm-eko apartamentutxo baten jabe naizela jakinarazten duen eskutitz "horteroren" bat.
Ene buruari idazten hasi naiz. Duela urte batzuk bizilaguna, edo ikaskidea, edo ama horrelako zerbaitetan ikusi izan banu, psikoanalistarik garestienari deituko nion. Gaur ez.
Jada larregi direlako malkotan igaro ditudan orduak. Luzeegia delako egutegiko egun bakoitza (astelehena, ostirala edo igandea izanda ere), ez zenuelako zure liburuxka zaharkitu eta whiskyz zipriztinduriko hartan nire helbiderik izkiriatu.
Eskutitzen zain dihardut, ordea, egunero, urteko egunik arraroenean ere. Bere ibilera pausoz pauso leihotik begiratzearren bakarrik. Eskutitzak postontzian sartzerakoan duen fintasun horrengatik. Beharbada, bera izan delako maitasunik gozoena eskutitz forman ekarri izan didana; bera izan delako inolako maitasunik ekarri ez didana ere.
Gaur ez. Gaur ez dut psikoanalisten telefonorik agendan. Ez dut behar. Nire buruari eskutitzak idaztea ez al da ba nahikoa terapia?
1 comentari:
Ikasi? Zer da hori? Ahiztuta dakat ya... ta gaur examiña bat euki dot...
Joe, ba Sarrin azkena irakurri biharko dot... 22xan fonologia ein ta gero hasiko naiz... (aber egixa dan...)
Laster arte!
Publica un comentari a l'entrada