Gaur, ikusi zaitudala eta euria ari zuela bakarrik dakit (eta "Deabruak"-en abestiarekin oroitu naiz oraintxe).
Ez dut sekula ulertu izan eguraldiak jendea aldatzeko duen boterea; haizeak orbela airera baino azkarrago mugitzen gaitu gu.
Eta ikusi zaitudala dakit, euria ari zuen eta.
Euria ari duen egunetan ez gara berdin orrazten; ez dugu dutxan abesten, nazkatu garelako jada gure gorputzaren kontra tantak etengabe sentitzeaz. Jende gehiagok hartzen du autobusa, jende gehiagok metroa, jende gehiagok trena. Agian erromantikoagoa delako kristalaren bestaldetik negarrez adioka aritzea bidai luze baten aurretik, egun eguzkitsuetan baino; erromantikoagoa da noski. Badelako euria ari duen egunetan autobusean sartu eta bidaiarien aurpegi grisak etengabe begiratuz bizitzeak merezi duela sinesten duenik, bere poz bakarra horrela somatzen duenik.
Politagoak direlako filmak euria ari duenean (bai leihotik kanpora, baita fotogrametan ere). Politagoak direlako haurrak katiuska koloretsuekin euria ari duenean. Politagoa zarelako zu euria ari duenean, eta aterkiaren azpian lurrera begira joateagatik estropezu egin eta biok lurrera erortzen garenean berehala altxatuz, zinez plazako putzu guztietan elkarrekin estropezu egiteko gogoa sentitu arren.
Eta euripean ikusi zaitudala bakarrik dakit.
3 comentaris:
Euria zoragarria da, zure aterki urdinaren azpian bagaude.
Eskerrik asko asteburu euritsu eta zoragarri honengatik.
Muxu bat.
uouuuuuuuuuuu immmmm idatzi in dezu ta psudonimo arraroik gabe?¿?¿?¿?
zorionak!!!
onbre, aityortu ber da euki nun aterki naranja bastante wapogoa zala baño bueeeeeeeeeno...jajaja
muxuuuuuu
Nere pseudonimok sortzeko gaitasuna horrenbestekoa da azkenen neronek ere ez nuela jakingo zein ari zaizun idazten eta zeloso jarriko nintzela, beraz, hobe nere izena erabiltzea.
Publica un comentari a l'entrada