2008/11/24

Bi lo


Anbizioak irensten gaitu sarritan.

Gaur, inoiz ez bezala astelehena izanik, zure betaurrekoak ikusi ditut. Ongi ematen dizute aurpegira, zuri guztiak, egia esatearren. Ikusi ditut, halaber, zure apunteak, zure azpimarratzeko errotulagailua, zure karpeta hortero hori. Eta musu bat eman dizut. Inoiz ez bezala astelehenetan.

Pasa den udaz geroztik gogoko ditut haurrak (lehen ez gehiegi, ez nuen eurekin komunikazio biderik irekitzen). Haurra nintzenean zenbatzen nuen moduan, gaurkoa alde batera utziz bi lo besterik ez berriro hain ongi ematen dizuten betaurrekoak begi aurrean izateko. Ez da hainbeste. Baina aste honetan gehiegi da. Anbizioak(edo abariziak) irentsi nau, edo zuk zeuk.








P.D.:Bekatu kapital gehiegi testu berean argitaratu ahal izateko akaso. Bekaturik ez balego zer litzateke ordea munduaz?


Eguraldi honek ez dit onik egiten, ez.



Ondo lo egin.

4 comentaris:

Anònim ha dit...

Azkenen lo bakarrean geratu da...

Karpeta ez da horteroa, bere garaierako aurreatua da; urte pare batetan denok nahi izango dituzue horrelako diseinudunak.

Muxu bat.

violet desvarié ha dit...

retomatu dezu hau berriz ee... ia pentsatzen nun amore emanda zendela!

eskerrikasko komentarioagatik eta ummm... gauza bat, asko kostako bazaizu ere, ia noiz iten dezun G-n gautxo bat gehio, P-n dantzan egoteko bakarrik bada ere!



muxu1

Anònim ha dit...

Betaurreko horiek...
karpeta ere bai...
Zeñetaz ari zeran
hartu dizut usai.
Nahiz ta ulertze dedan
zu egotia zai,
ondo zaituta dago,
egon zaite lasai!

Anònim ha dit...

Bah! Ez pentsa horren ondo zaindua naonik; Oierren letrak nere miopia hareagotzen du. Hemendik gutxia itsu geratu eta zakurre erosi beharko det. Zer iruitze zaizu zakurrana, Itzea? jajaja