2008/06/18

okupa


Badirelako uneak, non gure gorputzak okupatzen duen espazio fisikoan egon beharko ez genukeen.


Badirelako uneak, zeinetan orduak eta orduak hitz perfektuaren bila igaro ondoren, gure gorputzak leku fisiko hori okupatzearen arrazoia jakiten ez dugun.


1.07 dio ordenagailuko ordulariak. Orduak daramatzat espazio fisiko bera okupatzen. Eta ez dut hitzik aurkitzen.


Susmoa dut gaurkoan ez ote nuen beste espazio fisikoren bat okupatu behar... bihar ordea, ez da zugandik gehienez ere milimetro batera dagoen espazio fisikoa okupatzeko unea izango...









[standby]

2 comentaris:

timidez verde ha dit...

Oso polita, benetan.

Anònim ha dit...

Ederra benetan. Neuk ere antzekoa sentitzen dut batzuetan, baina ez nuke horrela adierazten jakingo. Eskerrik asko eta zorionak.