2008/06/19

Nire amonak ez zuen txintxonean jolasten


Garai batean zapi zuriekin agurtzen zuten jendea tren bat hartzen zuten bakoitzean.

Niri ere amonak hala egiten zidan balkoitik nire izena oihukatu eta atzera begiratzen nuenero.

Badirudi norbait agurtzearen garrantzia ahantzi dugula mende honetan; amonak ene izena ahantzi duen bezala.

"Ez zaizkit agurrak gustatzen" , amonek txintxonean jolasten duteneko komodinaren pareko bihurtu da, agurren aurrean.

Nire amonak, ordea, ez zuen sekula txintxonean jolasten.

2 comentaris:

violet desvarié ha dit...

hasteko: ze look politta hartu don honek Itze, ia gehiotan idazten hasten zean. alperra.

segidan: agurrak kaka bat dia. Saiatzen zea momentu hortan gauza asko jasotzen, azkeneko argazki hortan ahalik eta gauza gehien sartzen. Baina momentu baten ez dia gauza asko kabitzen. Ez da gehiegi jakin behar matematikaz hortako. Nei ez zaizkit gustatzen despedidak (barka kontra eramatea). Zapi zurianak Txirri, Mirri ta Txiribiton gogorarazten dit. [erromantizismoa nun geauko ote zan]

eta bukatzeko: change in det, besteakin nazkauta ta txinauta bukau detelako: http://strip-hitz.blogspot.com/

muuuxu!

violet desvarié ha dit...

"momentu baten ezin dia momentu asko sartu" esan nahi nun.