2010/01/09

Ilbeltza, sekula baino beltzago


Koldarregia da
arratsaldeak lapurtzen dituen
egunsentia
eta botila hautsien gainean
lokartzen gaitu
eta idortutako ezpainetan
edaten du
eta egun antzuen
trafikatzailea da

bart, garagardo gehiegi
edan dut beste behin


(Fertxu Izquierdo)




Biharkoa ez da egunsenti trafikatzaile horietakoa izango. Ez da elurragatik, nahiz eta azkenaldian neguak ama- birjinaren agerpenak baino harridura gehiago sortzen duen telebista eta irratietan...


Zein desberdina den filma zineko besaulkiaren arabera...